XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aditzaren elemenduak: NOR, NORI, NORK.

Euskal aditza bat, bi nahiz hiru elemenduz osatuta ager daiteke.

Elemendu hauei gramatikariek sintagma deitzen diete.

Sintagma hauek pasiboa, ergatiboa edo datiboa adierazten dute.

Egia esan, hemen NOR, NORI eta NORK hitzen bitartez azaltzen ditugu; honen arrazoia hauxe da: hitz ezagun baten bitartez iruditu behar ditugula (ikus Deklinabidea).

NOR / zein / zer / zenbat / sujeto pasiboa edo objetoa; ez du egintzarik sortzen.

Adibidez: mendia ederra da / guk mendia ikusi dugu.

NORI / zeini / zeri / zenbati / datiboa edo zeharkako objetoa.

Elemendu edo sintagma honi doakio egintza.

Adibidez: katuari arraina gustatzen zaio / guk katuari zintzarria ezarri diogu.

NORK / zeinek / zerk / zenbatek / sujeto egilea; beti dauka edo egiten du zerbait.

Adibidez: harotzak aulkia egin du / aulkia harotzak eginda dago.

Sintagma hauei buruz, beraz, lau aditz-plegu ditugu: NOR aditzak: beti pasiboak, mogimendua edo egoera adierazten dute: ongi gabiltza, berandu dator, eserita daude, esnea erori da....

NOR-NORI aditzak: pasiboa daukate, eta gainera arduradun edo datibo bat: txokolatea gustatzen zaigu, berandu datorkit, kantatzera noakizu, esnea erori zaio....

NOR-NORK aditzak: hauetan badago egintza edo jabetza: mutilak sei liburu dauka, guk hori ez dakigu, mendiak nekatu gaitu, itsasoaren korronteak narama ni....

NOR-NORI-NORK aditzak: hiru sintagmez osaturiko aditzak, egilea, pasiboa eta datiboa: atea ireki dizuegu, gure aitak amari gona gorria ekarri dio, postariak gutuna dakarki, itsasoaren korronteak baloia daramakigu....